Horren ospatzeko apirilaren 24ean larunbatean arratsaldeko 5 orenetan “Chez Simone ” liburudendak kudeatu Facebook Live antolatu genuen. Egitaraua : Porteurs de paroles / ele ekarleak proiektuaren aurkezpena, Itxaro Borda eta Frédéric Aribit idazleek berek irakurri testuak frantsesez eta euskaraz.
Liburuan, menturaz, zure buruari jadanik egin dizkiozun galdera batzuen erantzunak atxemanen dituzu : Euskal Herrian, noizbait, arrotz senditu ote naizen ? Italian pasta ala italiar dialekto gehiago dago ? Baionako jende batzuen erantzunak atxemanen dituzu, bai eta idazleen erranak eta Yvan Dheygers apaintzaile dohatsuaren marrazkiak ere.
Gertakari hau Baionako Herriko Etxeak antolatu eta programatu Aniztasunaren Astean kokatzen da.
